Nontzeberri

Arabako Bertso-Kuadrilla artekoaren bukaerako jaia

Martxoaren 12an, larunbatean, Arabako Bertso-Kuadrilla artekoaren bukaerako jaia  egingo da, Argantzunen, Trebiñon. Ohikoa denez, goizean hasi eta iluntzera arte bertsoz beteriko egitarau potoloa antolatu dute bertan.

Urtarrilaren 16an Trebiñun aurkeztu zen ekimena, eta horren ostean, Arabako bertso-kuadrillak aritu dira sei asteburutan: Izarran, Laudion, Araian eta Zalduondon, Kanpezun, Errekaleorren eta Oionen.
Larunbatekoan, Kuadrilla artekoan parte hartu duten 14 taldeak bertan elkartuko dira eta festa giroa ez da faltako.

Autobusez Argantzunera joateko  aukera egongo da, eta goizeko 11:30ean bilduko dira zale guztiak.  Hortik aurrera hauxe izango da panorama: goizean bertso-erronkak, bazkalostean saio musikatua eta bertso-guda, eta arratsalde-iluntzean Orkresta elektrotxaranga eta bertso-ragga, Ansotegi tabernan.
“Tartean, txosna, bazkaria, eta giro paregabea” iragartzen dute. 

Exit mobile version