Nontzeberri

Araba bertsozaletzen

Araba Bertsozale egitasmoak bertsolaritza ezezaguna den tokietara eta kolektiboengana eraman nahi du. Hori bideratzeko, Arabako elkarteei eta kolektiboei 12 bertso-saio dohainik antolatzeko eskaintza egin du.

2008an abiatu zen Araba Bertsozale egitasmoa bertsolaritza zonalde horretako txoko guztietara zabaltzeko eta euskararen presentzia soziala, kantitatea eta kalitatea bultzatzeko, jai giroan eta kultur programazio orokorrean.
Bertso-saioak Araba osoan zehar banatzeko ahalegina egingo du Arabako Bertsozale Elkarteak, hau da, 12 saioak Aiaraldean, Gorbeialdean, Lautadan, Mendialdean, Arabako Errioxan, Trebiñun eta Añanan banatzen saiatuko da.

Eskaera egiteko azken eguna martxoaren 10ean izango da.

Exit mobile version