Nontzeberri

Antzerkirako testuak idazteko dirulaguntzak

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Kultura sorkuntza bultzatzeko dirulaguntzak arautu ditu. Antzerkirako testuak idazteko 108.000 euro bideratuko dira.

Guztira 12 laguntza emango dira, bakoitza 9.000 eurokoa honela banatuta: 7 euskaraz idatzitako antzerkirako testuetarako eta beste 5 gaztelaniaz idatzitako antzerkirako testuetarako.

Diruz lagunduko diren proiektuetatik hiru behintzat 30 urtetik beherakoek idatzitakoak izan beharko dira. Dirulaguntzaren % 75, esleipen-ebazpena eman ondoren gainerako % 25a 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera ordainduko da, diruz lagundutako sormen-lana igorri eta hura Jabetza Intelektualeko Erregistroan inskribatu ondoren.

Eskatzaileak bakarrik aurkeztu daiteke Kultura Sorkuntza deialdiaren modalitate batera (antzerki testuak, gidoi zinematografikoak, musika konposaketak, gazteei zuzendutako euskarazko literatura testuak, ipuin eta nobela laburrak eta koreografiak) eta diru-laguntza bakarra emango da eskatzaile bakoitzeko.

Araudi osoa hemen kontsultatu ahal duzue.

Exit mobile version