Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte Profesionalak (ATAE), antzerkirako jantzien eta mozorroen Birziklatuz izeneko tailerrerako matrikulazio epea zabaldu du. Tailer hori Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen BilbaoEszenarekin batera antolatu da. Otsailaren 15ean eta 16an gauzatuko da tailerra eta irakaslea Vanessa Cañaveral izango da.
Antzerki konpainia profesionalei eta amateurrei, antzezleei, denbora libreko taldeei, Bilbao Eszenaren erabiltzaileei, antzerki eskolei, inauterietako konpartsei zuzendutako tailerra da. Hala, partaide bakoitzak, berak aukeratutako jantzia egingo du, eta, horretako aholkularitza eta irakaskuntza jasoko du. Halaber, partaideek, antzerkikoak ez diren jantziak euren beharretara egokitzen eta material gabezia eta muga ekonomikoak gainditzen ikasiko dute, muga horiek sormen bilakatuz.
Izena emateko epea otsailaren 11n, edo plazak betetzen direnean amaituko da. Ikastaroa egiteko matrikularen prezioa 50 eurokoa izango da.