Antzerkiaren munduan aritzen diren 13 profesionalek lokal berri bat irekiko dute Bilboko Zorrozaurre auzoan. Aretoak 300 eserleku izango ditu eta auzo horretan dagoen gune industrialean kokaturiko 9. pabilioian izango da. Izan ere, ekimenak bere kokalekutik hartu du izena, Pabellon 9. Sustatzaileek jakinarazi dutenez, ekimen pribatua eta autogestionatua da
Hamahiru profesionalen artean honako hauek daude: Ramon Barea, Irene Bau, Patxo Telleria, Pako Revueltas, Nagore Navarro, Borja Ruiz, Nuria M. Cres eta Ander Lipus aktoreak; Matxalen Bilbao eta Blanca Arrieta dantzariak; Jose Urrejola musikaria; Jose Ibarrola artista eta eszenografoa, eta Josu Montero idazle eta kritikaria.
Profesional horiek dagoeneko hurrengo hilabetetarako programazioa lantzen ari dira. Horrekin batera, finantzazio bideak ere bilatzen ari dira. Hala, butaken salmenta izeneko ekimenaren bitartez, besaulkia 150 euroan erosiko duten 200 bazkide erdietsi nahi dituzte gutxienez 30.000 euroko kopurura iristeko.
Arte eszenikoekin loturiko ekimen berri honen inguruko informazio gehiago hemen.