Nontzeberri

Antzerkiaren Mundu Egunaren ospakizuna, Bilbon

Bilboko Udalak Antzerkiaren Mundu Eguna ospatuko du bihar, martxoaren 27an, Bilborocken, eta bertan adierazpenaren irakurketa egin, eta La 9ª Cía taldearen Ella no es Lyz Taylor antzezlana oholtzaratuko da, 20:00etan.

Egun berezi horretan, mundu osoko antzokietan egiten den bezala, ikuskizuna hasi aurretik, Simon McBurney antzezle, idazle eta eszena zuzendari ingelesak idazti duen nazioarteko adierazpena irakurriko da. Ondoren, ikus-entzuleek Ella no es Lyz Taylor antzezlanaren estreinaldia ikusi ahal izango dute.

Antzezlanak  honakoa  irudikatu nahi du: Estatu Batuetan, 1965. urtean, luxuzko egoitza batean Vip festa dago. Ezagun eta Hollywoodeko izar asko gonbidatuen artean. Andy Warholek margotutako Elisabeth Taylorren artelan bat dago, egileak artistari oparituko diona. Erretratuan agertzen den artista beste gela batean dago zain oparitutakoa. Bere dibertsioa amaitzen denean etorriko da jasotzera. Baina lana eraman aurretik, bertaratutako batek lasai, berak bakarrik, diskrezioz, ikusi, behatu, nahi du. Marcel Duchamp da, festara joan den arte garaikideko mitoa.

Antzezlana Txema Trujilloren zuzendaritzapean egin da eta bertako protagonistak, Ana Blanco eta Eguzki Zubia dira.

Exit mobile version