Nontzeberri

Antzerkia Donostiako kaleetan

Maiatzean hasi zen Antzerki Kalea programa eta irailera bitarte iraungo du. Hala, hiriko auzo desberdinetako plaza, kale eta parkeetan antzerki ikuskizun andana ikusi ahal izango da. Antzerkia herritarrei hurbiltzea du helburu ekimenak. Gaur bertan Deabru Beltzak konpainiaren The Wolves lanaz gozatu ahal izango da Altzako Larratxo plazan. Antzezlana 23:00etan hasiko da.

Otso itxurako txotxongilo erraldoi artikulatuak dira The Wolves obraren protagonistak. Horrez gain, musika eta efektu bereziak elementu garrantzitsuak dira kale-ikuskizun horretan. Antiguoko frontoian, halaber, Hipo eta Tomax pailazoek Beldurraren Etxea antzeztuko dute, 18:00etan.

Hilaren 17an, berriz, Martuteneko Etxarrienen txotxongiloen artea ezagutzeko parada izango da, 17:00etan. Hilaren 18an ere pailazoeak arituko dira Donostiako kaleetan lau ikuskizun direla medio.

Ekainaren 23an Patxin eta Potxinek Zirkoa ezagutuz izeneko lana aurkeztuko dute Intxaurrondon, 19:00etan; eta hilaren 26an, Hipo eta Tomax pailazoak arituko dira berriro ere; oraingo honetan Altzako Oleta plazan. Amaitzeko, hilaren 30ean, Argotu taldearen Debote Enbote ikuskizuna izango da Altzako San Martzial plazan.

Egitarau osoa, -uztaila eta iraila barne-, hemen jasotzen da.

Exit mobile version