Nontzeberri

Antzerki Klasikoaren Jaialdia hasiko da ostiralean Erriberrin

Shakespeare, Moliere, Calderon de la Barca edo Tirso de Molina idazle klasikoen lanek bere txokoa izango dute Erreberrin egingo den Antzerki Klasikoaren XI. Jaialdian.

Aurtengo edizioaren nobedadeak espazio ezberdinen irekiera eta nazioarteko obren aurkezpenak dira. Gauzak horrela, Machbeth eta Fuenteovejuna antzezpenak izango dira, eta Nafarroako erregeen jauregian eta La Cava-n ez ezik, Cantaneria plazan, Vianako Printzea ikastetxean, Santa Maria elizako klaustroan, Lorategi Zaharraren barrualdean eta Uxueko elizan ere antzezlanak aurkeztuko dira.

Jaialdia hainbat gai nagusitan banatua egongo da: pertsonaiaren ardoa, hitz magikoa, antzirudia eta txingotea, handinahia, emakumezko pertsonaia, erritu antzerki eta herri antzerkia, erromesak eta haurrei klasikoak nola kontatu.

Beste alde batetik, E-Class, Arte Dramatikoko Goi Eskolen klasikoen inguruko topaketak egingo dira. Gainera, hitzaldiak, erakusketak eta Antzeki izugarrikerien museoa ikuskizun ibiltaria aurkeztuko da.

Nontzeberri

Exit mobile version