Nontzeberri

Antzerki eta dantza protagonistak Bilboko “Zirkuitua” programan

Bilboko Zirkuituak gaur bertan zabalduko ditu bere ateak, auzoetan eskaintzen duen euskaraz egindako antzerki programazioarekin. Hala, Abando-Barrainkuako, Altamirako, Castañoseko, San Frantziskoko, Basurtuko, Errekaldeko, Otxarkoagako eta Zurbaranbarriko udaltegiek bertako antzerki eta dantza taldeen 13 proposamen jasoko dituzte. Emanaldiak abenduaren 9ra arte jasoko dira udaltegietan, arratsaldeko 19:30etik aurrera eta sarrera librearekin.

Bilboko Udaletxetik jakinarazi digutenez, urteko azken hiruhileko honetarako proposamen eszenikoen artean “Chispún konpainiak euskaraz prestatu duen antzerki pieza laburra azpimarratu behar da”. Ausartien Bidaia da, hain zuzen ere, ostegun honetan udazken-negu denboraldi berria inauguratuko duen ikuskizuna, San Frantziskoko udaltegian.  

Chispún taldeaz gain parte hartuko duten konpainiak eta artistak Trocadero Teatro, Burbujas, Juana Lor, Hipoycondrias, Compañía TC, A Trompicones, Luna Llena eta Maite Guevara dira. Eta antzerki talde hauek adiskidetasuna, matxismoa edo heriotza bezalako gaiak lantzen dituzten bakarrizketak, dramak eta tragikomediak onduko dituzte.

Programazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Exit mobile version