Bilboko Ánima Eskolaren eskutik Antzerki Eskolen Jaialdiaren III. edizioa burutuko da Campos Eliseos Antzokian, uztailaren 1etik 6ra bitartean.
SGAE Fundazioa eta Ánima Eskolako Algis Arlauskas zuzendariaren koordinaziopean, Antzerki Eskolen Jaialdiaren prozesu guztia maiatzean jarri zen abian, eta Euskal Herriko prestakuntzazko antzerki-talde askok parte hartu dute bertan.
Izena eman duten antzeztalde guztien artetik bost aukeratu dira jaialdiaren baitan obra miresgarriak taularatzeko (lau talde Euskal Herrikoak dira eta beste bat Madrilgoa). Lehian diren bost talderentzako sariak, aurreko bi edizioetan bezala, autoretza/testu originalari edo moldaketa onenari, zuzendaritzari eta ikuskizun onenari izango dira. Horrez gain, emakumezkoen eta gizonezkoen interpretazio onenei ere emango zaie diploma bana, baita entzuleriaren saria ere. Ikuskizun onenaren sariak, bestalde, bere antzezlanaren grabazio editatua jasoko du, eta hurrengo udazkeneko egitarauan sartuko da, hots, Antzoki beraren programazioaren baitan.
Taularatuko diren lan guztiei, beste bat gehitu behar zaie, izan ere, lehiaketatik kanpo, beste emankizun bat aurreikusi da uztailaren 5ean ikusiko dena. Gainera, Carlos Martinez ospe handiko mimoaren goi mailako ikastaroa ere programatu da uztailaren 6rako. Egun horretan ere, amaierako ekitaldia egingo da Bertendona kaleko gune kulturalaren areto nagusian.
Datorren asteazkenean, Antzerki Eskolen Jaialdiaren III. edizioa aurkezteko prentsaurrekoa egingo dute Campos Eliseos Antzokian.
