Nontzeberri

Antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza, Euskaltzaindiaren eskutik

Euskaltzaindiak 2020an sortu zuen euskarazko antzerkia hauspotzeko, eta pieza laburren sorkuntza sustatzeko laguntza, Bilboko Udalaren babesarekin, eta orain, bosgarren deialdia plazaratu du. Laguntza horrek 2.500 euro emango dio jasotako lan guztien arteko onenari. Lanak (gidoia + proiektuaren ezaugarri nagusiak) bidaltzeko epea urriaren 6an amaituko da.

Interesa izanez gero, adi honako hauei: antzezlanek, gehienez ere, 30 minutu eta, gutxienez, 15 minutuko iraupena izan behar dute; euskaraz idatzita egon behar dute;  jatorrizkoak eta estreinatu gabekoak izango dira; eta lanak areto txikietan antzezteko modukoak izango dira; hau da, formatu txikikoak.

Hautatuko den antzezlana 2025eko Lautan Hiru jaialdian estreinatu beharko da.

Hemen kontsultatu ahal dituzue xehetasun guztiak.

Exit mobile version