Nontzeberri

Antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza

Euskaltzaindiak, Bilboko Udalaren babesarekin, 2020an sortu zuen antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza. Aurten zazpigarren deialdia izango du, eta 2.500 euroko laguntza emango zaio hautatuko den lanari, eta hori 2027ko Lautan Hiru antzerki-jaialdian estreinatuko da. Lanak (gidoia + proiektuaren ezaugarri nagusiak) bidaltzeko epea urriaren 2an amaituko da.

Betiko legez, euskaraz idatzita egon behar duten antzezlanek, gehienez ere, 30 minutu eta, gutxienez, 15 minutuko iraupena izan behar dute. Gainera antzezlanak jatorrizkoak eta estreinatu gabekoak izan behar dira, eta areto txikietan antzezteko modukoak izango dira; hau da, formatu txikikoak. Bakarrizketak ere onartuko dira.

Hautatuko den proiektuari mentoretza-lana egingo dio Lautan Hiruk, Tartean Konpainiaren laguntzaz. Horrela, jarraipena egingo zaio ekoizpen-prozesuari, sortzaileei laguntza eta aholkuak emanez.

Jakingarrien gaineko datu guztiak, hemen.

Exit mobile version