Nontzeberri

Antzerki Arineko Jardunaldien hamargarren urteurrena

2014ko urtarrilean abiatu ziren, eta aurten, Antzerki Arineko Jardunaldien hamargarren urteurrena ospatuko dute. Lehenengo urtean bi edizio egin ziren, eta bigarren urtetik aurrera, urteroko hitzordua finkatu zen. Hortaz, hamargarren edizioa martxoaren 17tik apirilaren 9ra bitartean izango da.

Antolatzaileek makina bat datu luzatu dituzte jardunaldi hauei buruz: “130 pieza baino gehiago ikusi ahal izan dira urte hauetan. Horietatik 90 estreinatu gabeak izan dira, jardunaldietarako berariaz sortuak; 19 gonbidatuak (jada estreinatuta zeudelako edo oinarriak betetzen ez zituztelako) eta 24 euskarazkoak (hirugarren edizioan Kriselu saria sortu zen, euskarazko lan onenaren saria, eta ordutik aurrera urtero egon da euskarazko antzerki laburra).
Guztira 300 antzezle baino gehiago igaro dira jardunaldietatik (termino absolutuetan, bat gutxiago izango da, asko edizio bat baino gehiagotan etorri direlako). Datu horiek jardunaldien arrakasta berresten dute, eta urteko hitzordu aipagarri gisa sendotuko dituzte, formatu txikiko antzerkiaren esparruan.”

Hamargarren edizio honetan 16 estreinaldi absolutu eskainiko dira. Astebururo lau pieza ikusi ahal izango dira (3 gazteleraz eta 1 euskaraz). Antzezlanak Pabellón 6 aretoan antzeztuko dira, eta emanaldiak ostiral eta larunbat arratsaldeetan (19:30etik aurrera) eta igandeetan (saio bikoitza), goizez (12:00etatik aurrera) eta arratsaldez (19:00etatik aurrera) izango dira.

Jardunaldiak Pabellón 6 Arte Eszenikoen Sortzaileen Elkarteak sustatzen ditu, Bilboko Udaleko Kultura Arloaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Café Bilbao-Tartean Teatroaren eta Pabellón 6 Antzerki Laborategiaren laguntzarekin.

Edizio honetan ere sari hauek banatuko dira: Alex Angulo Saria muntaia onenari (Bilboko Udalaren Kultura Sailaren diru-laguntzarekin), Kriselu Saria euskarazko lan onenari (Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntzarekin), Café Bar Bilbao –Tartean Teatroa Sari berezia, ekoizpenerako laguntza, Antzezle Onenaren Saria Pabellón 6 Antzerki Laborategiaren eskutik eta Publikoaren Saria.

Jakingarri guztiak Pabellón 6k dauzka.

Exit mobile version