P6ko Antzerki Arineko 13. Jardunaldiak aurtengo apirilaren 10tik maiatzaren 3ra bitartean izango dira. Bertan parte hartzeko eta izena emateko epea, datorren astean, otsailaren 13an amaituko da.
Bertan zuen lana aurkeztu nahi baduzue, adi honi: Antzezlanek gehienez 15-20 eta gutxienez 10 minutuko iraupena izango dute, hortaz, antzezlanak areto txikietan antzezteko modukoak izango dira. Testuak estreinatu gabeak izan behar dira, eta jatorrizkoak, hau da, ez da antzezlan luzeagoen moldaketarik onartuko, eta euskarazko edota gaztelaniazko testuak onartuko dira.
Edizio honetarako 10 lan hautatuko dira, eta emanaldien lehenengo eguna apirilaren 10an izango da.
Otsailaren 20an iragarriko dira XIII. Antzerki Arineko Jardunaldietarako aukeratutako piezak. P6 Arte Eszenikoen Sortzaileen Elkarteak bultzatuta eta Bilboko Udalaren Kultura Sailak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Café Bilbao/Tartean Teatroak eta P6 antzerki laborategiak lagunduta daude
Hainbat sari banatuko dira, tartean, Alex Angulo Antzerki Arineko Saria; Kriselu Saria euskarazko muntaiarik onenarentzat; Café Bar Bilbao-Tartean Teatroa Produkziorako Sari Berezia; Antzezle Onenaren Saria, P6-Ko Antzerki Laborategiaren eskutik; eta Ikusleen Saria.
