Nontzeberri

Antzerki Arineko 13. Jardunaldiak Pabellón 6 aretoan

Apirilaren 10etik maiatzaren 3ra bitartean Antzerki Arineko 13. Jardunaldiak egingo dira Bilboko Pabellón 6 aretoan.

Antzeztuko diren piezak estreinatu gabeak izango dira eta lau asteburutan 16 pieza ikusi ahal izango dira, 11 gazteleraz eta 5 euskaraz. Astebururo lau proposamen ezberdin.

Asteburu honetan abiatuko da ekimena Fedegabeko Odolkia lanarekin. Ander Lacalleren testu batekin osatu da pieza, Kepa Errastik zuzendu duena, eta Omar Somai eta Ander Lacalle protagonista dituena.
Horren ostean,  Highway To The Past pieza izango da ikusgai.  Sofia Zalliok zuzendu du Yeray Vazquezen testua. Antzezleak Yeray Vazquez eta Luken Urruzmendi dira.
Inés Arestiren testu bat da Hot Dawwg eta Aitor Echarte protagonista da berarekin batera.
Azken pieza Miricol da. Sandra Tejero Ruizen dramaturgia eta zuzendaritza, antzezten egilea bera, Adriana Navarrorekin batera.

Beste saio guztien gaineko informazioa hemen duzue eskuragarri.

Lau asteburuen ondoren, maiatzaren 10ean, igande goizez, eta jardunaldiei amaiera emateko sari-banaketa egingo da. Sariok hauxek dira: Muntaia onenari Alex Angulo Saria (Bilboko Udalaren Kultura Sailaren dirulaguntzarekin), Euskarazko lan onenari Kriselu Saria (Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntzarekin), Café Bilbao–Tartean Teatroa Sari berezia, ekoizpenerako laguntza, Antzezleen Saria Pabellón 6 Antzerki Laborategiaren eskutik eta Publikoaren Saria.

Exit mobile version