Nontzeberri

“Antzerki Amateurraren Jaialdia” Pabellón 6 aretoan

Antzerki Amateurraren Jaialdia maiatzaren 30etik ekainaren 22ra bitartean egingo da Bilboko Pabellon 6 aretoan, eta egun horietan antzerki amateurreko eskola eta konpainien 12 antzezlan ikusi ahal izango dira.

Ekimenean eskolek, antzerki amateur taldeek, emakume-taldeek eta abarrek parte hartuko dute, urtean zehar prestatzen aritu diren lanak aurkezteko sasoia heldu zaielako. Aurtengoan, parte hartzen duten talde eta publiko orokorrari zuzendutako jarduera interesgarri batzuk ere antolatu dira.

Parte hartuko duten taldeak honako hauek izango dira: El Tratamiento (Es un momentito teatro); Alas De Hierro (Kalamua); La Enferma (Aztiak); Abrázame eta Emakume Arima (Zenbatu Antzerki Taldea eta Auzo Arima); La Isla De Las Gaviotas (Izarte); Hable Con Montse (Iuris Tantum); El Zoo De Las Plumas (Itxartu taldea); Misántropia (Kaleka); Mis Queridos Vecinos (Sutondoan); Leonas (Juego de damas); La Risa, Instrucciones De Uso (7Grados); eta Bilbrodway (Zart)

Ostegun, ostiral eta larunbateko emanaldiak 19:30ean izango dira, eta igandeetakoak 19:00etan.

Hemen kontsultatu ahal duzue informazioa.

Exit mobile version