Europako naturaren argazkilari onenen irudiak Kutxa Boulevard aretora iritsi dira. European Wildlife Photographer of the Year lehiaketako irabazleen lanak izango dira ikusgai. Erakusketa otsailaren 26a arte izango da zabalik.
Europako 22 herrialdetako 1.108 lagunek hartu dute parte eta 68 argazkilariren 81irudi saritu dituzte guztira.Erakusketan 81 irudi horiek ikusi ahalko dira hainbat sailetan banatuta.
Bilduma honetako irudiok 2011n egindako azken lehiaketan lan saridunak dira, beraz.