Nontzeberri

Animadeba animazio jaialdia hil honetan egingo da

Animadeba Debako VII. Animazio Zinemaldia abenduaren 26tik 30era bitarte egingo da, Agirre Jauregiko Ispiluen Gelan. Juanba Berasategi animazio zuzendariak emango duen hitzaldiarekin zabalduko da jaialdia.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, jaialdia adin guztietako ikus-entzuleentzat da. “Zinemaldian helduentzako naiz umeentzako filmak izango dira ikusgai,  besteak beste, El viento se levanta Hayao Miyazaki japoniarrarena eta Hair High Bill Plympton estatubatuarrarena”.

Film laburren harira, bi emanaldi nagusi izango dira: Nontzeberri.com webguneak urtero antolatu ohi duen Nontzefilmak film laburren lehiaketaren ingurukoa, eta KIMUAK programari buruzkoa.

Proiekzioez gain, bestelako emanaldiak ere izango da: Imanol Iuñoren magia-ikusgarria  eta Doctor Deseo-ren kontzertu akustikoa.

Informazio gehiago: animadeba.com.

Exit mobile version