Nontzeberri

Anger-ek “Sute Perfektua” zabalduko du agertokietan

Anger bandak Sute Perfektua izenburuko lan berria argitaratu berri du, Bonberenea Ekintzak diskoetxearen laguntzaz. Diskoak hamar kantu gordetzen ditu, tartean, Ruper Ordorikaren doinu bat.

Hamar kantuok Karlos Osinaga teknikariak jaso ditu, eta taldeak inoiz grabatu dituen kantu “irekienak” dira. Hori dela eta, grabazioa askotariko erritmoetara zabaltzen da: funk, metal, rap, rock…

Koldo Otemendi musika-kazetariaren aburuz, “berezia da oso Anger taldearen unibertsoa. Mundu oso bat sartzen da diskoak irauten duen 40 minutuetan. Kurt Cobain, Bertin Osborne, Che Guevara, Joxean Artze, Luis Mariano, Sabin Etxea, RocRadikalVaskoa, Pais Vasco Gaztea, Hiroshima, Juarez hiria edo Piccasoren Gernika topa daitezke diskoaren zirrikituetan barna”.

Talde arrasatearra lan berri hori aurkezten ari da: hilaren 21ean, Arrasateko gaztetxean izango da; 26an, Eibarko Beleko tabernan;  apirilaren 11n, Elorrioko gaztetxean; eta, amaitzeko, apirilaren 18an, Txantreako Akelarre Elkartean.

Exit mobile version