Andrei Tarkovski zuzendari errusiarraren Zerkalo (Sobiertar Batasuna, 1975) filma proiektatuko du gaur FASek, El Carmen aretoan, 19:45ean.
Zerkalo (Ispilua) Tarkovskiren lanik autobiografikoena da, eta filmaren bitartez, 40ko urteetako haurtzaroko oroitzapenak eta filma egin zen 70eko urteetako bizipenak uztartzen ditu.
Halere, ez dago bi garai horien arteko ildo narratibo klasikorik, izan ere, narratiba hori apurtzen saiatzen da zinegilea, esaterako, pertsonaien bidez: emakume berak pertsonaia nagusiaren (Alekséi) ama eta emaztea antzezten ditu.
Filmean, baina, askoz ere elementu gehiago ezkutatzen dira: aitaren absentzia, amaren maitasuna, banaketak eragindako emaztearekiko distantzia, Sobietar Batasunera joan ziren espainiar erbesteratuen nostalgia… Tarkovskiren aitarekin Arseniren bertsoak ere entzuten dira, zeina XX. mendeko poeta errusiar garrantzitsuenetarikoa izan zen.