Nontzeberri

Ander Lipusen antzerkiaren unibertsoa

Ganbila antzerki bildumako bi liburu berri argitaratu ditu Susa argitaletxeak: Ander Lipusen Antzerkiaren labirintoan I: Bitakora koadernoa eta Antzerkiaren labirintoan II: Artedrama baten bila. Gaur egun dute liburu horien prentsaurrekoa.

Antzerkiaren labirintoan I: Bitakora koadernoa lanean Ander Lipusen ibilbide osoari errepasoa eman zaio bertan. Lehenengo liburu honek Bitakora koadernoa azpi-izenburua du eta narrazio autobiografiko bat sortu du bertan. Estilo arin eta gertukoan idatzia, Lipusen oroitzapenen bidetik euskal antzerkiaren historia zatiak irakurri ahal izango ditugu bertan.

Antzerkiaren labirintoan II: Artedrama baten bila bigarren titulupean Lipusek bere ibilbidean gakoak izan diren idazkiak bildu ditu: batetik, Antzerkiola Imaginarioaren garaietatik honaino idatzitako artikuluen antologia. Bestetik, bere antzerkia ulertzeko moduaren azalpena. Horretarako, kontzeptuen, ideien eta erreferentzien glosario pertsonal bat egin du antzerkigileak.

Exit mobile version