Bilboko FAS zineklubak eta Zinegoak 2013 GLT Zinemaren Nazioarteko Jaialdiak lankidetzan, Roberto Castón zinegilearen Ander euskarazko lana aurkeztuko dute bihar, otsailak 5, El Carmen aretoan, 19:45ean. Emanaldian filmaren zuzendariak parte hartuko. Caston, izan ere, Zinegoak Zinemaldiaren zuzendaria izan zen.
Horretaz gainera, Arnaud Dufeys zinegile belgikarraren Atomes film laburra ere ikusi ahalko da. Lan horrek iazko Zinebi jaialdiko sari nagusia jaso zuen.
Gay-en gaia jorratzen duen euskarazko estreinako film luzea da Ander. 40 urte bete berri dituen Ander izeneko baserritarra da pelikularen protagonista. Amarekin eta arrebarekin bizi da baserrian, eta baserrian bertan eta bizikleta fabrika batean egiten du lan. Anderrek izterra apurtuko du ezbehar batan. Horren ondorioz, Jose Peruko etorkina kontratatu beharko du baserriko lanak egiteko. Perutarrak baserriko bizitza, eta batez ere, Anderrena irauliko du.