Bihar, abenduak 17, Bilboko Euskararen Etxeak bideraturiko Hi(ZKI)bridoak egitarauaren azken hitzordua izango da. Anari musikariak 2000. urtean argitaratutako diskoaren inguruan ardaztuko da ekitaldia, Habiak titulupean.
Hitzordu horretan artea eta musika elkartuko dira, bi jardueraren bidez: diskoan jasotako hamaika kantuen artelanak biltzen dituen erakusketa kolektiboa aurkeztuko da, eta Anariren Habiak diskoaren inguruko elkarrizketa musikatua izango da.
Anariren emanaldia 19:30ean hasiko da, eta Euskararen Etxearen aurrean dagoen plazatxoan egingo da, aire librean (ekarri salda-termoa eta artilezko galtzerdiak). Elkarrizketa musikatu formatuan egingo da: Anari bakarka arituko da eta saioa Amaia Arakistain Arrietak gidatuko du.
Aipaturiko arte-erakusketa lehenago inauguratuko da, 18:30ean, eta ikusgai egongo da abenduaren 31ra arte. Erakustetan 11 artistaren lanak ikusi ahalko dira: Izibene Oñedarra, Idoia Beratarbide, Uxue Pascual, Zaloa Ipiña, Nagore Legarreta, Marrabila, Okene Abrego, Ramon Zabalegi, Maite Arbonies, Txakur Gorria eta Alaia Gaztelumendi.
Informazio gehiago Euskararen Etxeak dauka.