Anai Arrebak lan berria plazaratuko du udaberrian; gipuzkoarrek, baina, grabazio berri horretan bilduko den kantu bat argitaratu dute single formatuan: Zorte ona opa dizut.
Disko berria Bonberenea Ekintzak diskoetxearen bitartez argitaratuko da; single formatuko aurrerapena ere Tolosakoek plazaratu dute, eta Zorte ona opa dizut doinuaren bertsio originalaz gain, bi erremix biltzen ditu: Deskode Remix, Deskode disko jartzaileak egindakoa, eta Iñaki Bengoa remix, Baf F-Line eta Gose taldeetako kide Iñaki Bengoaren moldaketa. Laster, Gaizka Izagirrek egindako kantuaren klipa izango da ikusgai.
Anai Arreba boskotean Jousilouli, Naiz Roxa, Trigger Travis eta muturreko beste talde batzuetan ibilitako musikariak dira Anai Arrebak taldeko musikariak. Oraingoan, baina, aurre egitasmoetan jorratzen zuten metal eta hadcore erritmoak baztertu, eta dantzalekurako aproposak diren doinuak jotzen dituzte, betiere, rock zaletasuna alboratu gabe. 2012an euren estreinako lan homonimoa argitaratu zuten.