Nontzeberri

Anafliga Gaupasa Handia, zine eta eszena

Bilboko Pabilioi 6 gune eszenikoak Anafliga Gaupasa Handia eskainiko du ostegunean, (ekainak 29, 21.00etan) eta Kotoizko maitaleak film laburraren aurrestreinaldia eskainiko da. Mikel Clementek zuzendutako filma euskal zinemagintzaren lehen labur estereoskopikoa da.

Larunbatean, ekainak 30, 20.00etan, bestalde, inprobisazio Match bat izango da hainbat  partaideren artean. Lehia handia egongo da inprobisazioari jarraipena emateko. Sei antzezlez osatutako bi talde izango dira: Mikel Losada, Esti Villa, Soledad Carril, Jon Urraza, Maria Goiricelaya, Leire Olaran, Txema Pérez, Sol Maguna, Elvira Diez, Olatz Ganboa, Alex Igartua, Gabriel Ocina, Eneritz Artetxe eta Jorge Santos. Ekitaldiko aurkezleak Eguzki Zubia eta Ilenia Baglietto izango dira.

Azkenik, gogoratu igandean, uztailak 1, Berriaren aldeko Gala Galanta ospatuko da eta eguerdian, Irrien Lagunak umeentzako sortutako Eguzkiaren bila ikuskizuna eskainiko du. Iluntzean, 20.00etan, Gala Galanta hasiko da Ander Lipusen partaidetzarekin eta ekitaldian Jon Urrazaren Morritson eta Gartzia, Ramón Agirre eta Inaxio Tolosaren Xentimorik gabe, Galder Pérez eta Ane Zabalaren Berria ikusteko begia eta Dejabu/Metrokoadrokaren Bizitza titulurik gabeko albiste bat da piezak izango dira ikusgai.

Exit mobile version