Nontzeberri

Ana Busto artistak New Yorken erakutsiko ditu bere lanak

Bilbo eta New York artean bizi da Busto eta Notes erakusketako lanetan konbinazio basati bat aurkezten du, bizitza errealeko emakumeak kontrakoak diren bi egoeratan gainjartzen dituzten argazkiekin. Ana Bustoren lanez gain Anne Chu eta Magaly Perez kubatarrarenak ere izango dira ikusgai.

Leku ezberdinetatik datozen autoreak dira eta bakoitzak naturaren inguruko ikuspuntu ezberdina du. Ventana244 espazio artistiko berriak hirurak batu ditu, euren lanen arteko komunikazioa sortuz. 80. hamarkadan hiru artista hauek natura landu zuten euren lanen bitartez, eta hartu-emana artistikoa izan du harrez gero. Notes erakusketak lan horien harira egindako gaurko obrak biltzen ditu.

Euskalkulturak bidalita

Exit mobile version