Amphitryon arte-sorkuntzako proiektua da, eta Euskal Herriko lau antzerki- eta dantza-konpainiek abiatu dute: Horman Poster, Olatz de Andrés, Helena Golab eta Ruemaniak. Egitasmoan, dantza eta antzerkiko lanak eta performanceak aurkeztuko dira.
Alondegiaren arabera, “gaur egungo mintzairak eta formatuak lantzen, egun-egungo edukietan oinarritutako kodeaz, Euskal Herriko eta nazioarteko diziplina anitzeko sorkuntza garaikide ez-konbentzionalaren osasunaren erakusgarri”.
Hala, bertoko konpainiek bere lanak aurkeztuko dituzte Alondegian, eta era berean, atzerriko konpainiak ere gonbidatu ahalko dituzte. “Amphitryon-ek hurbileko bitartekarien eta Europako proposamen artistiko paraleloen alde egiten du.”
Hasteko, bihar, hilak 17, Jarduera Osagarrien Zentroan, Helena Golab-ek In between lana estreinatuko du, Alondegiko Jarduera Osagarrien Zentroan.
Informazio gehiago: alhondigabilbao.com.