Nontzeberri

“Amour” antzezlana, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian

Tartean Teatroaren Marie de Jongh konpainiak Amour obra eskainiko du datorren astean, urtarrilaren 9an, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. 

Obra berezia da oso izan ere hitzik gabeko ikuskizuna da, hortaz, ideiak eta sentimenduak keinuen bitartez transmititzen dira. “Amour testurik gabeko ikuskizuna da, helduen antzerkia umeentzat eta umeen antzerkia helduentzat”.

Jokin Oregi da Amour lanaren egilea eta zuzendaria, eta Elisa Sanz, berriz, obraren zuzendari artistikoa. Antzezleak hauexek dira: Ana I. Martinez, Ana Meabe, Pablo Ibarluzea eta Anduriña Zurutuza. Pascal Gaignek, gainera, musika idatzi du.

Antzezlanak ondokoa kontatzen du: “Ume batzuk jolasean ari dira dena hastear dagoen herrialdean. Mundua deskubritzen dabiltza, beren unibertsoa itxuraldatuz. Nagusiak imitatzen dituzte, ausart eta ozar. Maitatzeko gai direla sinistuta daude, maitasunaren sakonera arrotza zaien arren”. 

Exit mobile version