Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentroan ikusi ahalko da datorren azaroaren 3ra arte Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako Bosteko 2024 erakusketa ibiltaria. Bertan Maider Aldasoro, Leire Lacunza eta Natalia Suarez artisten lanak biltzen dituen Karratu beltza leuna izeneko proposamen artistikoa ikusgai egongo da.
Diogun moduan, Karratu Beltz Leuna hiru emakume artistaren proposamena da: Maider Aldasoro (eskultura eta ikus-entzunezko pieza), Leire Lacunza (argi-instalazioa), eta Natalia Suarez Ortiz de Zarate (pintura).
Bere lanek “erakusketaren inguruko hausnarketa egitera gonbidatzen dute, zentzuzko judizioa aldi baterako eteten duen arreta-modu berezi bat aktibatzeko gai den interfaze gisa. Arrazoimenaren parentesi horretan esperientzia pertzeptibo, haragizko eta afektiboa agertzen da, orain errepresentatzen dena jasotzen duena, kasu honetan artelana. Erakusketak espazio esekian murgiltzea proposatzen du, objektu artistikoari modu berrituan begiratzeko eta, hortik, galdera hau egiteko: Zer bitxikeria daude formaren atzean?”
Erakusketak Leioan hasi zuen bere bidea, eta orain, Amorebieta-Etxanon izango da azaroaren 3ra arte. Ondoren, Getxo (azaroaren 5etik 25era), Arrigorriaga (azaroaren 28tik abenduaren 18ra), eta Basauri, abenduaren 23tik urtarrilaren 19ra) bisitatuko ditu.
