Nontzeberri

Amorebieta-Etxanon “Amoreszena” jaialdia hasiko da barikuan

Asteburu honetan, maiatzaren 22tik 24ra, Amorebieta-Etxanon Amoreszena jaialdia egingo da. Jaialdiak, antzerkiaren bidez, familientzako aisialdi kulturala sustatu eta era berean, sormena landu nahi du. Hortaz, jaialdiak haurrentzako ikuskizunak eta familientzako proposamenak eskainiko ditu.

Makina bat taldek hartuko dute parte. Adibidez lehen egunean, maiatzak 22, Andante Markeliñeren antzezlanarekin abiatuko da jaialdia. Andante mozorro antzerkia da eta, era poetikoan, hitzik gabe eta umore ukitu zainduarekin, ahaztu behar ez genituzkeen istorioak kontatzen ditu. Gerra garaiko zapata anonimoen istorioak. Gureak izan daitezkeen zapatenak.
Egun horretan, 19:00etan beste ikuskizun bat ere izango da: Alonso, Ezinezko mandatuen mezularia, Hortzmuga konpainiaren eskutik. “Garrantzi handiko gutuna abian da baina hartzaile zehatzik ez; nabigazio-sistema izorratu berri da eta Alonso jendez gainezka dagoen plaza erdian ageri da. Erlojupeko lasterketa bat hasiko da munduan zehar: Afrikatik Indiaraino, Mendebalde Urrunetik Parisera, hartzaile misteriotsu baten bila. Anek, publikoak eta gutunak berak (hitz egiten du!) Alonsori enigma konpontzen lagunduko diote.“

Zirkozaurreren Kalejira, Adrián Conderen La Petit Caravane ikuskizuna, Engruna Teatrek Univers ikuskizuna, Anita Maravillasek egingo duen Prozesuak eta ibilbidea hitzaldia, Txalapart konpainiak egingo duen Babes antzezlana, edota Bea Larrañagaren Bonba bat naiz! antzezlana ere ikusteko aukera egongo da, besteak beste.

Hemen dituzue xehetasun guztiak.

Exit mobile version