Amorantek (Iban Urizar Ondarza) kontzertua emango du Bermeoko Talako Kantinan, hilaren 25ean, Eguensozialak egitarauaren baitan, 20:00etatik aurrera.
Amorantek bi kantuko binilozko singlea plazaratu berri du. Singlea edizio mugatua da, baina sarean ere entzun daiteke. Bi abestiok hauexek dira: rumba oihartzunak haizatzen dituen Brueghel zarra eta Joxe Mari Iparragirreren Manuela kantuaren bertsioa.
Amorantek, iaz, bost kantuko lehen lana ondu zuen, “soinu-postal” formatuan. Formatu berezi horretan bost postal bildu zituen, eta postal bakoitzak kantu bat deskargatzeko kodea zuen. Oraingoan, berriz, biniloaren aldeko hautua egin du, baina orain ere iraupen laburreko grabazioa lehenetsiz.
Horretaz gainera, Bermeoko Talako Kantinak beste bi hitzordu ondu ditu hil honetako eguenetan: 11n, Iñigo Astiz idazle eta kazatariak poesia-errezitaldia egingo du, Ahoskatu ahala igartzen ditut ezkutatzen, eta 18an, Galerna elkarteak hitzaldia emango du, Belaontziak haizetara.