Nontzeberri

“Ametsen Ertzak” erakusketa EHUko Arte Ederren Fakultatean

Itxaso Olea Santos et Asier Meabe Asporosa artistek Ametsen Ertzak izeneko erakusketa abiarazi dute EHUko Arte Ederren Fakultatean, hil honen amaierara arte.

Erakusketaren harira egin den katalogoan hauxe irakurri dugu: “Hartu, erantzun, berriro ere hartu. Lubaki-guda honetan, iluntasunetik ateratzen denak besterik ez du gordintasun osoz mundua behatzeko aukera. Besteek, kanpokoek dakarten testigutzatik atera dezaketen interpretazio distortsionatua da lortuko duten bakarra.
Aurrera egin ahala, bertan behera utzitako zuloetan oroitzapen kolektibo baten aztarnak geratzen dira. Bizirauteko, inguruko elementu abandonatuak kontsumituz metamorfoseatutako masa bat bihurtzen da, zein oharkabean pasa dela dirudien arren, betirako arrasto bat utziko duen haren jaiolekuan”.

Aipaturiko katalogo horretan lan eder horiek ikusi ahal dira.

Exit mobile version