Nontzeberri

Amets Arzallus handienetan handiena

Duela lau urteko ekitaldian, txapela handitik hurbil ibili zen Amets Arzallus. Aurtengoan, BECen, giro ezin hobean jokatu den finalean ez du hutsik egin eta duen maisutasuna lau haizetara erakutsi du.

Hortaz, Amets Arzallus izango da Euskal Herriko txapelduna hurrengo lau urteotan. Txapeldunarekin buruz burukoa jokatuta, bigarren postua Maialen Lujanbiorentzat izan da.

Honela gelditu da finaleko puntuazioa: Amets Arzallus 1737,5; Maialen Lujanbio 1686,5; Igor Elortza 1164; Aitor Mendiluze 1155; Aitor Sarriegi 1106; Unai Iturriaga 1099; BeƱat Gaztelumendi 109; eta Sustrai Colina 1082,5.

Zorionak Amets!

Exit mobile version