Nontzeberri

Amets Arzallus bertsolariak txapela eta makila jaso ditu Xilaban

Amets Arzallus aurtengo Xilaba txapelketaren txapelduna da, bera onena izan baita Donibane Lohizuneko Jai Alain egin den final handian.

Amets Arzallusek jantzi du aurtengo Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsolari txapelketako txapela, buruz burukoan Miren Artetxerekin aritu ondoren. Biek atzetik Odei Barroso, Maddalen Arzallus, Patxi Iriart eta Maddi Ane Txoperena sailkatu dira. Ondorioz, 2022. urteko Euskal Herriko Txapelketa Nagusian Miren Artetxe Sarasola, Odei Barroso Gomila eta Maddalen Arzallus Antia dira, Amets Arzallus eta Sustrai Colinarekin batera.

Beste aldetik, 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoan Joanes Illarregi izan da onena. Orain zehaztuta dago finala. Hauexek izango dira hantxe izango direnak: Eneko Lazkoz, Julio Soto, Joanes Illarregi, Saioa Alkaiza, Josu Sanjurjo, Xabat Illarregi, Xabier Silveira eta Eneko Fernandez.

Exit mobile version