Nontzeberri

Amatasunaren alde on eta txarrak

Gaur, hilak 8, Urnietako Sarobe Arte Eszenikoen Gunean, Txalo Produkzioak taldeak Elena Diaz egilearen Amak izeneko piezaren estreinaldia egingo du. Bertan, Iraitz Lizarraga, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Intza Alkain dira aktoreak. Begoña Bilbao izan da obraren zuzendaria.

Amak komedia, eskola bateko itxaron gelan atera ezinik gelditzen diren lau emakumeren arteko istorio desesperagarria da. Egoera larri honek mugarik gabeko ezusteko terapia batera eramango ditu eta, bertan, amatasunaren alde on eta txarrak aletzen joango dira.

Urtarrilaren 10ean, pieza bera izango duzue Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumeko oholtza gainean. Eta hilaren 26an, Villabonan izango dira amak.
Otsailaren lehen egunetan, Donostiako Principal Antzokian izango da pieza hori ikusgai.

Exit mobile version