Nontzeberri

Amaren Alabak taldeak “Plazandere” aurkeztuko du Bilbon

Zuberoako kantu-tradizioa jorratzen duen Amaren Alabak seikoteak Plazandere ikuskizuna aurkeztuko du Bilboko Arriaga Antzokian ekainaren 8an, 20:00etan. Emanaldiak Gelatxoak foyer-ean izeneko programa itxiko du.

Plazandere (ZTK) seikote zuberotarraren bigarren diskoaren izenburua da. Hala, grabazio horretako kantuetan oinarrituko da Arriaga Antzokian aurkeztuko duten ikuskizuna.

Kantu tradizionalak abesten dituzte, baina modu polifonikoan interpretatuz eta ahots teknika berriak gehituz. Gaztelaniazko, frantsesezko, okzitanierako eta portugeseko kantutegiko abestiekin osatu dute ikuskizun hau.

Duela hiru urte AnderaGatik ikuskizuna estreinatu zuten, eta hortik izenburu bereko lehen diskoa etorri zen.

Exit mobile version