Zestoako Laranjadi Plazan, datorren igandean, dantza ekitaldi bikoitza eta oso berezia izango da ikusgai.
Alde batetik, 19:45etan, Dantza Afrikar ikastaro irekia gidaritzapean eta Pierre Koly Camararen perkusioarekin; eta geroago, 20:20etan, Amalurraren Taupada, dantza afro-garaikidearen gaineko ikuskizuna.
Kasu honetan ere, Oihana Varela eta Marta Gonzalez adituek gidatuko dute eta biolontxeloa Karina Carmonak joko du Pierre Koly Camararen perkusioarekin bat eginez.
Saio hauen ostean, 20:45etan, Eneroka kontzertua egongo da. Eneko Larrañagak egiten duen kontzertu bereziaren izena da hori, izan ere, musikari honek kora instrumentua jotzen du, 21 sokadun arpa afrikarra. Musika-instrumentu honekin eta bere ahotsa sarturik egiten duen kontzertu harrigarria da Eneroka.
Benetan berezia den arpa goxo hau joaz eta gehienbat euskaraz kantatuz, bidai sonoro eder bat proposatzen digu Enekok, eta tradizio afrikarraren kutsua hartu arren bere sorkuntzazko kantak jotzen ditu.