Nontzeberri

Amaia Molinet artistaren “Tierra Quemada” Azkuna Zentroan

Aurreko ostiralean inauguratu zen Amaia Molineten instalazioa Bilboko Azkuna Zentroan. Artista azkide gisa landu izan da proiektua zentroaren laguntzarekin eta urriaren 19ra arte egongo da ikusgai.

Site-especific hau ibilbide luzeko prozesu baten parte da, indarkeriak eta ahanzturak markatutako paisaietara begirada sendagarria bideratuz, arreta berezia jarrita Bizkaiko Burdin Hesian, Gerra Zibilean Bilbo babesteko eraikitako defentsa-sisteman.

Proiektuak artea, arkeologia eta magia uztartzen ditu, hondar historiko hauen interpretazio poetiko eta subjektibo gisa. Landa-ibilbideen eta diziplina anitzeko espezialisten lankidetzaren bidez, Amaia Molinetek obra multzo bat sortu du: osotasun tentsionalaren printzipioarekin eraikitako eskultura-kutunak, eta Burdin Hesiko landare-espezieen arrastoekin ecoprint edo estanpazio botanikoan egindako zetazko piezak.

Instalazioa performance-erritual baten bidez aktibatu da Azkuna Zentroko Kulturen Atarian, Pilar López de Aldaren eskutik, Anna Firmberger eta Francesca Gaspariren ahotsekin eta Ibon RG musikariarekin, ekintza honen dimentsio kolektiboa eta sinbolikoa azpimarratuz.

Proiektua argitalpen gisa hedatu da eta bertan Amaia Molinetek Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaoko egonaldian lankide izan zituen eragile artistikoen eta kulturalen testu, irudi eta lan prozesuak bildu dira. Tierra Quemada liburua datorren urriaren 16an aurkeztuko da, arratsaldeko zazpietan, Kulturen Atarian irekitako erakusketan.

Exit mobile version