Larunbatean, apirilak 20, eta Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira, Literatura Eskolak Itxaro Bordaren bost nobeletako pertsonaia nagusia den Amaia Ezpeldoi aztertuko dute.
Hala, Iruñeko Txantreako Euskaldunon Biltokian, Iratxe Retolaza kritikariak pertsonaia literario horren gaineko hitzaldia emango du, 10:00etan.
Bordak bost eleberritan garaturiko pertsonaia da Amaia Ezpeldoi detektibea. Bakean ützi arte (1994); Amorezko pena baño (1996); Bizi nizano munduan (1996); eta, azkenik, Jalgi hadi plazara (2007).
Iratxe Retolzak ondokoa esan du detektibearen inguruan: “Hogei urte igaro dira ia Amaia Ezpeldoi pertsonaiaren lehen agerpen literariotik azkenera. Ibilbide luze horretan askotarikoak izan dira Amaia Ezpeldoi pertsonaiaren bideak. “Jalgi hadi plazara” nobelan identitate lesbiarra aldarrikatu zuenetik, Amaia Ezpeldoi komunitate horren ikur ere bilakatu da. Amaia Ezpeldoiren nobeletan gizarte gaien inguruko ikuspegi kritikoa da nagusi: ekologia, hiritartasuna, kultur ereduak, euskaltzaletasuna, abertzaletasuna, sexualitate ereduak”.