Artistak Itsumustuka erakusketaren inaugurazioa egingo du urtarrilaren 13an, bihar, 19:30ean.
Artistak berak hala dio: "Nire pinturak ez dira abstrakzioak; beraien artean, berezia denarekiko lotura dago.
Gero eta gehiago, aipamen deskriptiboak falta zaizkie eta alde batera uzten dituzte forma eta figura ezagunak.
Kolorea da oinarrizkoa; baina, berez, ez da nahikoa. Naturaren lege aldaezinekiko mendetasun pozgarria ere badago.
Eta, aldi berean, hala ere, irrika sintetiko saiatua; eduki emozionalarekin.
Eta muga delikatu bi horien arteko borroka dago a priori interpretatu daitekeen esanahi batetik libre dauden adierazpen-era askeak sortzeko oinarrian.
Berria, sarritan, ezustean agertzen da.
Nontzeberri