Nontzeberri

Altzairuaren arteko irudiak, Photomuseumen

Gaur, urriak 20, Zarauzko Photomuseumen aspaldiko burdinoletako lanaren ispilu diren argazkien erakusketa inauguratuko da. Gorka Salmeron Murgiondo Funtsari esker Legapizko Patricio Echeverria S.A. lantegian aritu ziren argazkilarien lana biltzen da. Hain justu, 1918tik 1993 bitartean Aceros Bellota-n jardun zirenak. Erakusketa urriaren 20tik azaroaren 22ra bisitatu ahalko da.

Patricio Echeverriak hainbat urtez argazkilari onenak ekarri zituen bere lantegira, erremintak iragarri eta saltzeko helburuarekin.

Gorka Salmeron adituaren azalpenez badakigu zertan zer erakusketa: “Enkarguz egindako argazki horiek orain dela urte batzuk berreskuratu nituen. Horien bitartez 1918. urtetik -enpresa sortu eta hamar urte ondoren- 1960. urteko hamarkadarainoko ibilaldia egin daiteke, lantegiak herrialdean izan zuen hazkunde eta garapena erakutsiz. Argazki guztien egile eta data zehatzik ez dago. Egindako ikerketak emaitza desberdinak eskaini ditu: kasu batzuetan, kontraesanak, eta besteetan, ezusteko pozgarriak. Argazkien atzeko aldean agertzen diren datuen arabera (zigilu edo tanpoietan, sinaduretan, zigilu lehor eta oharretan), argazkilarien zerrenda osatu da.”

Burdinola Legazpiko Burdin Museoko Lagunen Elkarteak, 1993. urtean sortu zenetik, ekintza ugari antolatu ditu herriko ondarearen ikerketa, kontserbazio eta zabalkundearen inguruan. Ildo horretan, Burdinolak Photomuseumekin elkarlanean ezagutzera eman nahi du PESAko (Patricio Echeverría SA) argazki funtsa.

Exit mobile version