Nontzeberri

Altsasun, Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa

Apirilaren 15ean, Altsasuko Itsasi euskaltegian eta Ikastolen Elkartearekin elkarlanean antolatuta, Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren 30. edizioa egingo da.

Arratsaldeko 18:30ean hasiko da saioa eta bertan hamar bertsolari gaztek hartuko dute parte: Joanes Illarregi (Leitza), Xabat Illarregi (Leitza), Ekain Alegre (Altsasu), Idoia Granizo (Altsasu), Aitziber Grados (Altsasu), Amets Artieda (Altsasu), Aritz Goikoetxea (Altsasu) eta Bortzirietako Bertso Eskolako zein Iruñeko Bertso Eskolako beste hiru kide.

Lehen fasean 10 bertsolari arituko dira eta gero,  bigarren fase batean 4 bertsolari. Hala, lehen bi postuak eskuratzen dituztenek Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finalerako sailkatzea lortuko dute.
Euskal Herriko finala eta festa ekainaren 4an izango da, Ereñozun.

Exit mobile version