Joan den larunbatean hasi zen Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa, eta aste honetan jarraituko du. Saio bi izango dira asteburuan: Altsasun eta Lekeition.
Altsasuko Burunda pilotalekuan jokatuko da larunbatean Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako bigarren saioa, 17:00etan hasita, ondoko bertsolariekin: Eneko Araiztegi Agirre, Eñaut Martikorena Lizaso, Imanol Uria Albizuri Iñigo Mantzizidor Larrañaga, Oier Etxeberria Zubimendi eta Txaber Altube Sarrionandia.
Igandean Euskal Herriko Bertsolari Txapelketak Lekeitiora egingo du salto. 17:00etan bilduko dira norgehiagoka Aitor Bizkarra Ruiz, Ane Labaka Mayoz, Aner Peritz Manterola, Aroa Arrizubieta Barredo, Eneritz Artetxe Eizagirre eta Maddalen Arzalluz Antia bertsolariak.
