Nontzeberri

Allah-Las banda kaliforniarrak Donostian joko du

 

Allah-Las taldeak 60ko hamarkadako melodia eta psikodeliatik edaten du, kantu epel eta goxoak egiteko. Kaliforniako eguzkiak berotutako hondartzen antzeko doinuak dira; bada, ostegunean, hilak 10, Donostiako Dabadaba aretoko agertokian izango dira, 20:30etik aurrera. Antolatzaileek iragarri dutenez, azken orduan ondutako emanaldia da.

Taldeak orain arte bi disko baino ez ditu plazaratu, baina zaleen eta hedabide espezializatuen laudorioak jaso dituzte: Nick Waterhouse rhythm &  blues musikariak 2012an ekoitzitako estreinako lan homonimoa, eta igandean aurkeztuko duten Worship The Sun (2014). Bigarren lan hori, aurrekoa baino anitzagoa da: rock-and-roll, garage-rock, perkusio latindarrak eta folk elektrikoa.

Kaliforniarren ostean, DJ saioa izango da: Reverberation Radio Dj set.

 

Exit mobile version