Constantine Alexander Payne (Omaha, Nebraska, 1961) zine-zuzendariaren gaineko zikloa hasi dute Donostiako FNAC dendan; hain zuzen ere, atzo, otsailak 4, proiektatu zen lehenengo filma: The Descendants (2011).
Hurrengo bi emanaldiak honakoak izango dira: otsailaren 11n, Sideways (2004) eta 18an, About Schmidt (2002).
Bestalde, otsailaren 7an, zuzendari estatubatuarraren film berria estreinatuko da zine-aretoetan: Nebraska, zeinak dagoeneko hamaika sari jaso duen; tartean, Bruce Dernek Cannes hiriko zine-jaialdian jasotako aktore onenaren saria.
Paynen filmografian umore beltza eta gizarte garaikidearen potreta satirikoak uztartzen dira. Sexuen arteko harremanak ere, sarritan jorratzen ditu. Horretarako, pertsonaia arruntak aukeratzen ditu zinegile estatubatuarrak.