Londresen jaiotako Alex Caporuscio gitarra jotzaile eta abeslariaren taldeak Bergarako Espoloian joko du bihar 22:00etan Berumuga 2011 egitarauaren baitan. Egun Espainian bizi den musikariak hainbat blues musikari handirekin jo du, beteak beste, Albert Collins, Johnny Winter- eta Stevie Ray Vaughan artistekin.
Londresen jaio arren, Italian eratu zuen bere blues egitasmoa 1991, eta 1995. urteaz geroztik Espainian bizi da. Euskal Herrian bere lehen grabazioa kaleratu ondoren Gaztelupeko hotsak zigiluaren eskutik, AEBtako Grooveyard diskoetxe ezagunak plazaratuko du bere bigarren diskoa aurten. Juli el Lento (bateria) eta David Salvador (baxua) musikariek osatzen dute Alex Caporuscio Band.
Taldeak rhythm and blues estiloa jorratzen du, baina blues, rock eta funk zertzeladak ere antzeman daitezke hirukotearen jarioan. Stevie Ray Vaughan edo ZZ Top artistengandik gertu dagoen energia handiko musika da Alex Caporuscio Bandena.