Ekainaren 3an Antzerki Arinaren Jardunaldien V. urtearen amaiera egin zen, eta sari banaketa ospatu zen Pabilioi 6 aretoan. Hamabost egunetan 168 saio eta 56 ordu baino gehiago ondu dira antzerki arinekoak, eta sariak ere banatu dira.
Bilboko Kultura Sailak eskainitako Alex Angulo Saria ikuskizun onenari (3.000 euro) Encuentro nocturno de muerte y olvido lanarentzat izan da. Obra Braulio Cortesek idatzia da, Sara Barroetaren zuzendaritzarekin eta Eneritz García eta Alfonso Díez-ek antzeztua.
Bestalde, Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailak eskainia eta beste 3.000 eurotako sariarekin, Mundu berri bat lanak euskarazko ikuskizun onenari Kriselu saria irabazi zuen. Erik Lealek idatzi eta zuzendu du lan hori, eta Xabi Ortuzar eta Aiora Sedano dira antzezleak.
Azkenengo aktore horrek, Aiora Sedanok, eta Diego Pérezek (Herodes ikuskizunean egindako lanagatik) Pabilioi 6k antzezle onenei ematen dizkien sariak jaso zituzten.
Lander Otaolak zuzendutako eta Diego Pérez eta Mikel Losada aktoreak antzeztutako Herodes obrak epaimahaiaren aipamen berezia jaso zuen eta publikoaren sarietariko bat.
Publikoaren beste bi sariak Encuentro nocturno de muerte y olvido eta Sueño de una tarde de poteo izan ziren. Epaimahaiak aipamen berezi bat ere eman nahi izan zion Idoia Barrondok idatzitako Komunak lanari. Lan hori Iosu Florentinok zuzendu du, eta Irati Agirrezkuenaga eta Arantza Sanz izan dira aktoreak.
