Igande honetan, maiatzaren 7an, Ponten Pie Kataluniako konpainiak Bajau izeneko pieza aurkeztuko du Bilboko BBK Salan. Lana 2023ko Max sarietarako izendatu dute, Haur, Gazte edo Familientzako Ikuskizunik Onena atalean barne.
Bajau Ponten Pie konpainiaren lanik berriena da. Talde horren proposamenak apustu estetiko eta ikusizko sendoarengatik nabarmentzen dira eta taularatze originalak egiten dituzte. Oraingo obraren kasuan, izenburua Asia hego-ekialdeko tribu nomada batetik dator. Tribu hori itsasoan bizitzera egokitu da, baita ur azpian ere, eta elementu hori beste protagonistetako bat izango da. “Gizakia likidoan eratzen bada, zergatik ez urtetan bizi?”, galdera egiten dute.
“Elkarrekin biziko dute bitarteko horretara egokitzeko eta uretako izaki bihurtzeko fantasia, eta ur azpian aurkituko dute beren lekua. Hala, eszenografiaren elementu nagusia giza eskalan egindako akuario bat da, eta funtzioan zehar betetzen joango da. Ekintzaren zati handi bat akuarioaren barruan izango da. Horrek eszena harrigarriak sortuko ditu, zirkuaren ukituarekin, eta gozagarri egingo zaie gazteenei, seguru.”
Lan horrekin, 2023ko Max Sarietarako bi kategoriatako finalisten artean egon zen Ponten Pie, eta kritikak “antzerki-esperientzia bizi eta poetikoa” eta “ikusizko fantasia izugarria eta bikaina” dela adierazi du.
Xehetasun gehiago ikusteko: salabbk.bbk.eus
