2004ko edizioan objektuak produzitzen ez dituzten artistek parte hartu zuten, beraien lan prozedurak eta baliabideak hitzaldi eta tailerretan landuz. 2006. urteko jardunaldietan lan metodologia bera jarraitu zen baina garai horretan sortzeko eta zabaltzeko bitarteko ez ohikoak ardatz nagusitzat hartu ziren eta dagozkien lan eta proposamen artistikoak izan ziren mintzagai.
Era berean, 2008ko abenduan Zabor-Kultura deritzona abiapuntutzat hartu zuen jardunaldiak.
Akme 010ek duen helburuetako bat ikas alorrean egunerokoak ez diren arte-praktikak suspertzea da, ikasleengan interesa sortzeko asmotan. Horregatik, kontu kontzeptual, formal eta teknikoak garatzen dituzten hitzaldiez aparte, hainbat tailer antolatzen dira.
Artistak ekintza zuzenak zein adierazpenak egitea da lan prozesuaren oinarria, eta irudiarekin, soinuarekin, eta beste euskarri alternatiboekin lan egiten dute.
Hiru edizioren ondoren sendotu egin diren jardunaldiak aurten esparru publikoaren kudeaketa eta interbentzioen inguruan arituko dira.
Aurreko hitzorduetan bezala, ikasleek jardunaldietan parte hartzea ere helburu nagusia da eta ez bakarrik entzule edo publiko gisa, baizik eta zuzenean ekitaldiaren antolakuntzan eta diseinu kontzeptual eta formalean ere parte hartuz.
Hori dela eta, ekitaldia antolatzearen prozesu osoa ikasleek, ikasle ohiek eta irakasleek osaturiko talde baten eskuan egon da.
Parte hartuko duten adituak Javier Abarca, Miren Jaio, Scif, Nacho Magro, García Andujar, Dosjotas, Left Hand, Rotation, Intevencion, eta Festiva izango dira.
EHUk bidalita