Nontzeberri

Akadantz jaialdia, otsailean Elorrion

Akadantz jaialdia otsailaren 24an ospatuko da Elorrioko Arriola Antzokian.

Taldeen parte hartze handia dela eta aurten 3 emanaldi eskainiko dira egunean zehar. Dantza urbanoen erakustaldia izateaz gain lehiaketa ere bada eta BreakonStage 2018an parte hartzeko aukera dago jokoan. BreakonStage apirilaren 21ean ospatuko da, Derion.

Arriola Antzokian antolatu diren Akadantz emanaldiak honakoak dira: 13:00etan, Junior (A) + Bikoteak; 16:00etan, Urban Dance (A) (Lehiaketa) + Junior (B); eta 19:00etan Urban Dance (B) (Lehiaketa) + Esperimentala.  

Akadantz dantza urbanoen lehiaketa-erakustaldia da. Gazteei eta amateur mailako dantzariei zuzenduta dago. Hainbat dantza diziplina batzen ditu: Funky, House, Urban dance, Hip-hop, Break-Dance, Locking, Popping… 

Exit mobile version